Otsailaren 21 ean, astezkenean, Liak, bere ipuin, ixtorio eta kartsutasunarekin, hamabost famili eraman ditu Amikuzeko oihaneko ingurumen soragarriaren trebes. Lehen lehenik, taldea, ingurumenaren sumatzen hasi da: begiak itsuturik, haurrek, beren burasoek gidatuz,hunkitzen zituzten gauzak asmatu behar zituzten (goroldio,hosto, arbol enborra, lurra,…). Ibilaldiaren zehar, xorien kantuarekin, Liak, oihaneko eta ibaiako ixtorio ttipi batzu kundatzen zituen. Aro…

Otsailaren 17an, ibiakoitzan, Behaskaneko eskolako jantegian, famili batzuk Afrikako perkusioak eta dantzak elgarrekin ikasten hasi dira, Loetitia eta Laurent-ek alaiturik. Haur eta burasoek, denak elgarrekin, jostatu dira, djembe eta dum dum-ekin musika nota batzu jokatuz…Perkusio tresnek animaturik, familiek, afrikano dantza urrats batzu ikasten hasi dira, Loetitiak bere kemen ederrarekin erakutsi orduko.